MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak kudeatzeko Bortzirietako Mankomunitatea, ibarrean sortzen diren hondakin guztiak berreskuratzeko sortu zen. Etxe partikularretako, dendetako, ostatuetako, jatetxeetako, tailerretako… hondakinak jasotzen ditu, baita tailer eta industria guneetan.

Erakundearen helburuen artean birziklatzea eta ibarrean balio handia duen ingurumenaren aldeko errespetua bultzatzea daude.

Mankomunitateak bai etxeko eta auzoko konpostaren aldeko apustua egiten du.

Zerbitzuak betetzeko unean, Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin.

Finantziazioa:

Hiri hondakin solidoak kudeatzeko, Bortzirietako Mankomunitateak bere zerbitzua jasotzen duten erabiltzaileei kobratzen dien tasekin finantzatzen da. Inbertsioak egitean (ibilgailuak, edukiontziak… erostea), erakundeak Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen du.

ORGANIGRAMA

Mankomunitatearen sorrera

Hiri hondakin solidoak kudeatzen dituen Bortzirietako Mankomunitatea Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek sortu zuten 1990ean, horietako bakoitzak bere jarduera esparruan zituen eskumenak uzteko akordioa sinatuta.

Mankomunitatearen helburua berau osatzen duten udalen hiri hondakin solidoak jasotzea eta tratatzea da, ibarrean balio handia duen ingurumena kontuan hartuta. Mankomunitatearen iraupen epea mugagabea da.

Mankomunitateak Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herrietako 8.500 biztanleei ematen die zerbitzua.

Mankomunitatearen organigrama

Hiri hondakin solidoak kudeatzen dituen Bortzirietako Mankomunitatea Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek osatzen dute.

Zuzendaritza organoak honako hauek dira: lehendakaria, lehendakariordea eta Zuzendaritza Batzordea. Azken hori Mankomunitateko Udaletako zinegotzi nahiz alkateek osatzen dute, honela: Arantza, Igantzi eta Etxalarko Udaletatik ordezkari bana; Berako eta Lesakako Udaletatik bina ordezkari. Udalerri bakoitzak duen ordezkaritza kopurua biztanle kopuruaren araberakoa da.

Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak hiru hilean behin egiten dira Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bilera aretoan.

Bere lankideekin (Baztango Udala eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea) egiten dituen bilerak, berriz, Donezteben izaten dira. Aipatu bilera horien maiztasuna aldakorra da, eta elkarrekin egin beharreko lanen baitan dago.

ORDENANTZAK

  • 1. Hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantza.
    NAOn argitara emana 1990-12-26an, 156. zenbakian.
    Aldaketak:
    • 2000/12/18ko NAOn argitaratua.
    • 2006/12/20ko NAOn argitara
  • 2. Zaborrak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
    NAOn argitara emanak 1990-12-26an, 156. zenbakian.
    Aldaketak:
    • 2006/12/20ko NAOn argitaratua

“Urtero erabiltzaileen mailak eta hurrengo urtean kobratuko diren tasak biltzen duen ordenantza fiskalaren eranskina aldatu egiten da. 2012. urteari dagozkion tasak 2011-10-5ko bileran onartu ziren eta 2011ko abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu”.

ESTATUTUAK

Mankomunitatearen estatutuak 1990eko ekainaren 13an eman ziren argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 2001eko urriaren 8an aldatu ziren, eta berriro ere 2002ko irailaren 25ean eman ziren argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Mankomunitateak, bere zerbitzuak hobetu eta kudeaketa herritarrei hurbiltzeko xede tinkoarekin, zerbitzuen gutun bat landu du eta bertan herritarrekin hartutako konpromisoak argitaratu dira.

ZERBITZUEN KARTA

  • Identifikazioa
  • Konpromisoak
  • Egitekoak eta baloreak
  • Erabiltzaileen eskubideak
  • Zerbitzuak
  • Araudia

 

Kartaren kudeaketa

Zerbitzuen karta honen kudeaketa Mankomunitateari dagokio, Batzordearen gainbegiratzearen pean.

Hiruhilekoan behin, Kalitate Batzordeak herritarrekin hartutako konpromisoen betetze mailaren jarraipena egiten du, ezarritako adierazleen azterketaren bidez eta sistemaren bertze emaitzen bidez; aipatutako informazioa Mankomunitateko Batzordeari igortzen zaio.

– Adierazle batzuk:

  • Aitzineko urtean bildutako kg kopurua, jasotako aurrekontua, saldutako paper kopurua.
  • Zerbitzuaren gaineko erreklamazio / gorabehera kopurua.
  • Erantzundako erreklamazio kopurua.
  • Zerbitzuaren berri emateko urte oro bidalitako argitalpen kopurua.
  • Zehapen kopurua.
  • Bezeroaren gogobetetze maila.
  • Erreklamazioak erantzuteko batez bertzeko denbora.

Urtean behin, Batzordea biltzen da ezarritako konpromisoen egokitasuna zehazteko, hobetu beharreko alorrak identifikatzeko eta ezarritako kudeaketa sistemaren eraginkortasuna ebaluatzeko.

  • Iradokizunak eta erreklamazioak
  • Zerbitzuen hobekuntza

 

  • Web orriaren eguneratze maila.
  • Zerbitzuaren erabiltzaileei igorritako eskuorri eta dibulgaziorako materialen kopurua.
  • Bilketa sailkatua handitzea, aitzineko urtearekin alderatua.
  • Abian jarritako ekimen kopurua.
  • Epeen betetze maila.
  • Erantzuteko erabilitako denboraren batez bestekoa.

TASAK

ETXEBIZITZAK
  • Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era Iraunkorrean bizi ala ez: 81,40€
  • Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak: 69,39€
  • Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak: 57,02€
KOMERTZIOAK
  • Merkataritza-1 eta zerbitzuak. Elikagaien eta gailu elektronikoen sektoretakoak ez direnak: Mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak: 82,72€
  • Merkataritza-2. Elikagai dendak (harategiak, arraintegiak, janari dendak), gailu elektronikoen dendak eta farmaziak: 162,38€
  • Merkataritza-3. Autozerbitzuak: 247,66€
TABERNAK
  • Tabernak-1. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m2ko edo gutxiagoko azalera dutenak: 165,04€
  • Tabernak-2. 30 m2 baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak: 330,38€
  • Tabernak-3. Pub eta diskotekak: 412,70€
JATETXEAK
  • Jatetxea-1. Modu iraunkorrean irekiak dauden Elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak: 412,70€
  • Jatetxea-2. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak: 743,18€
LANDETXEAK
  • 1-Landetxeak (6 toki edo guttiagokoak): 82,70€
  • Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak: 70,38€
  • Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak: 57,94€
  • 2-Landetxea (6 toki baino gehiagokoak): 165,54€
  • Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak: 140,86€
  • Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak: 115,88€
OSTATUAK
  • Ostatua-1. Hamar logela edo gutxiagokoak: 577,62€
  • Ostatua-2. Hamar logela baino gehiagokoak: 825,38€
MERKATARITZA SALTOKIAK
  • Merkataritzako saltokiak, opariak bakarrik saltzeko: 412,18€
  • Merkataritzako saltokiak, janari denda edota osatudunak: 825,38€
  • Merkataritzako saltokiak, jatetxedunak: 1.238,18€
LANTEGIAK
  • Lantegiak, lau langile bitarte: 82,72€
  • Lantegiak, 5-10 langile bitarte: 165,04€
  • Lantegiak, 11-30 langile bitarte: 412,70€
  • Lantegiak, 31-60 langile bitarte: 825,38€
  • Lantegiak, 60-150 langile bitarte: 1.238,18€
  • Lantegiak, 150-300 langile bitarte: 2.346,10€
  • Lantegiak, 300 langile baino gehiagorekin: 3.458,00€
BERTZELAKO ZABORRAK
  • Norberaren erabilerako kontainerra: 802,12€

*OHAR GARRANTZITSUA: Mankomunitateko tasari, Nafarroako Hiri Hondakinen tratamendurako Partzuergoaren tasa gehituko zaio. (TRATAMENDU TASAK 2023).

Ordaintzeko era

Ordainketak banketxeetan helbideratuta dituztenei: Kontutik zuzenean kobratuko zaie.

Ordainketak banketxeetan helbideratuta ez dituztenek: Abisuan agertzen den edozein kontutan egin dezakete ordainketa, nahi duten baketxetik, , abisu hirukoiztua aurkeztuz.

 

Ordaintzeko epea

  • Lehen urterdia: Maiatzaren 31n bukatuko da. Ordaintzen ez bada, ekainaren 30era arte luzatuko da. Luzapen horri dagokion interesa aplikatu ahal izanen da.
  • Bigarren urterdia: Azaroaren 30ean bukatuko da. Ordaintzen ez bada, abenduaren 31ra arte luzatuko da. Luzapen horri dagokion interesa aplikatu ahal izanen da.
  • Aipatutako epea pasatu ondoren, premiamenduzko exekuzio bidez %20ko errekarguarekin kobratuko da.

GARDENTASUN ATARIA

INSTITUZIONALA

Antolaketaren informazio deskribatzailea, kargu hautatuak eta Etxarri-ren Zerbitzu Erkidegoaren egitura.

ARAUDIA

Informazio juridiko nabarmena eta testu arauemaile aplikagarriak.

EKONOMIKOA

Eragin ekonomiko edo aurrekontuzkoarekiko kudeaketa administratiboko ekitaldien gaineko informazioa.

DATU-BABESA

Jarduera-erregistroaren informazioa.