Jatorrian bereiztea da garrantzitsuena
Nahiz eta aunitz hobetu dugun, gaur egun oraindik, Bortzirietako edukiontzi berdeetan biltzen ditugun hondakin gehienak marroian, horian, urdinean edo beirazkoan utzi beharko lirateke, edo Garbigunera eraman. Etxetik bereizten ez bada, ia ezinezkoa da nahastuta biltzen diren hondakinak birziklatzea.
Lagunduiguzu, lagundu zure burua! Birziklatu!
‘Hondakinen bideak’ kanpaina
Ontzi arinak
Papera-Kartoia
Beira
Errefusa
Organikoa
Eskerrik asko materia organikoa bereizteagatik!
Nafarroan urte batean, pertsona bakoitzak
hondakin organiko sortzen ditu
- Materia organikoa birtziklatuz gero, familia bakoitzak saihestu dezake urtean zabortegitik atmosferara 13 kg CH4 eta 26 kg CO2 isurtzea (berotegi efektuko gasak).
- Zuri esker, azken urte hauetan bereiz biltzen den materia organikoa anitz handitu da eta, aldi berean, errefusa guttitu.
- Gogoratu frutak, barazkiak, haragia, arraina, arrautza oskolak, hezurrak, etab. botatzen ahal direla.

Birziklapenean etorkizuna
Birziklatzea ez birziklatzea baino merkeagoa da

Hiri-hondakinen bilketak
Urtetik urtera datuak hobetzen ari gara zuri esker!

Mankomunitatearen kanpainak
Gure ingurumena hobetzeko lanean momentu oro!
AZKEN BERRIAK
Nafarroako Gobernuak 57.525,30 euroko dirulaguntza emanen dio Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateari.
Finantzazioa 2025eko Hondakin Funtsaren Etxekoen urteko fluxutik dator. Gaur egun 30 euroko kanona ordaintzen da zabortegira botatzen den etxeko hondakinen tona bakoitzeko. Kanon hori batez ere errefuxa edukiontzian bildutako hondakin nahasietatik dator, eta...
Azaroaren 21etik 30era Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da
Urtero bezala, Bortzirietako Hondakinen Mankomunitatearen agenda hainbat jardueraz beteta dator Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak parte hartuko du aurten ere Hondakinen Prebentzioaren Europako Astean. Kontinente osoak bat egiten du sortzen ditugun hondakinak...
Garbigune Ttiki berria Lesakan
Zerbitzu honetan egunero etxean sortzen ditugun hondakin kutsagarri txikiak bilduko dira Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak bere zerbitzuak hobetzeko lanean jarraitzen du. Kasu honetan, Garbigune Ttiki berria jarri da Lesakan, suhiltzaileen parkearen ondoan....
Zer egin traste handiekin?
Etxean traste zaharrak pilatuak dituzu eta ez dakizu nora eraman? Altzariak, tresneria, etxetresna elektrikoak, arropa, jostailuak… Ez atera zabor gunetara, bi aukera ematen dizugu. Doako zerbitzuak dira!
1. AUKERA
ETXEZ-ETXEKO BILKETA

Astelehenetan eta ortziraletan 08:00etatik 14:00etara
DOAKO ZERBITZUA
Deitu telefono honetara
672 045 734
2. AUKERA
GARBIGUNERA EKARRI

Alkaiaga Industrialdea-Lesaka (Zubiondo jatetxe parean)
ORDUTEGI ZABALA
Ez atera zabor gunetara edo kanpoan bota!
Bortzirietako
Hiri-Hondakinen
Mankomunitatea
948 63 52 54
Andutzeta, 15 – 3. solairua.
31760 Etxalar
Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea
Andutzeta, 15-3. solairua
31760 ETXALAR
Bortzirietako Garbigunea
Alkaiaga industrialdea
Alasta kalea, 1
31770 LESAKA





