HONDAKINAK

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitatearen helburu nagusien artean honako hauek daude:

  • Gaikako bilketa eta birziklapena sustatzea Ingurumena eta gure inguruak zaindu eta babesteko.
  • Bortzirietan sortzen diren hiri-hondakinak era egokian kudeatzea.
  • Bere erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak ematea.

Horretarako hainbat zerbitzu ditu eta egunero lanean jarraitzen du horiek hobetzeko. Ondoren, zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak adierazten dira:

ONTZI ARINAK (Edukiontzi horia)

  • Goitiko kargako 2,5 m3-ko edukiera duten edukiontzi horien bitartez egiten da.
  • Normalean, neguan astean behin biltzen dira eta udan, Beran eta Lesakan batez ere, astean bitan.
  • Mankomunitateak 2001. urtean jarri zituen lehendabiziko edukiontzi horiak, eta gaur egun Bortzirietan, denetara, 143 edukiontzi daude.
  • Zerbitzu hau Baztan eta Malerrekarekin batera ematen da.
  • Edukiontzi horietan jasotako hondakinak Doneztebeko Transferentzia Plantara eramaten dira, eta handik Peraltako ontzien bereizketa plantara.

 

Bota daitekeena

Plastikozko ontziak:

  • Botilak (urarenak, olioarenak…), elikagaien ontziak (maionesa, jogurtak, aurrekozinatuak…), bildukiak (galletak, arrautzenak…), sareak (laranjak, intxaurrak…), garbitasunerako ontziak (xanpua, leungarria…), tapak eta tapoiak, porexpan ontziak eta erretiluak (gaztarenak, frutarenak, arrautzenak…)

Metalezko ontziak:

  • Kontserba latak (atuna, piperrak…), aluminiozko papera, aluminiozko moldeak (flana, aurrekozinatuak…), aluminiozko poltsak (kafea…), edarien latak (freskagarrienak…), tapak.

Brik ontziak:

  • Edarienak (esnea, zukua…), elikagaienak (tomatea, saldak…).

Bota ezin dena

  • Ontziak ez diren plastikoak: hodiak, jostailuak, bideo eta musika zintak, pertxak, pintzak…

  • Ontziak ez diren metalak: kazolak eta zartaginak, etxetresna ttikiak, kable metalikoak…

  • Paper eta beirazko ontziak.

Ontzi arinak

PAPERA-KARTOIA (Edukiontzi urdina)

  • Goitiko kargako 2,5 m3-ko edukiera duten edukiontzi urdinen bitartez egiten da.
  • Normalean, neguan astean behin biltzen dira eta udan, Beran eta Lesakan batez ere, astean bitan.
  • Lehendabiziko edukiontziak 1998. urtean jarri ziren eta gaur egun Bortzirietan jada 165 edukiontzi daude.
  • Zerbitzu hau Baztan eta Malerrekarekin batera ematen da.
  • Edukiontzi horietan jasotako hondakinak Saicak Martutenen duen plantara eramaten dira.

 

 

Bota daitekeena

  • Papera: Egunkariak, aldizkariak, propaganda, erosketa tiketak, paperezko poltsak, opari papera.
  • Kartoia: Kaxak (zapatak, arrautzak, galletak…), kartoi tutuak, bilgarriak…

Bota ezin dena

  • Aluminiozko papera, gantz edota gai organikoz zikinduriko papera, plastifikatutako paperak, xatarrak
Papera-kartoia

GARRANTZITSUA:

• Kartoiak tolestu edukiontzira bota aurretik.

 

“Ez utzi lurrean, zaindu zure herria”

BEIRA (Iglu berdea)

  • Hauxe izan zen abian paratu zen lehenengoa. Zerbitzu hau ez du Mankomunitateak ematen, Ecovidrio enpresak baizik, Mankomunitatearekin sinatutako hitzarmenaren bitartez.
  • Bilketa goitiko kargako 3 eta 4 m3-ko edukiera duten edukiontzien bitartez (berde kolorekoak) egiten da.
  • Bortzirietan, denetara, 102 edukiontzi daude.
  • Maiztasuna Ecovidriok ezartzen du eta normalean hilean behin hustutzen dira neguan eta maizago udan. Hala ere, betetzen direnean Mankomunitateak abisua pasatzen du eta hurrengo egunetan hustutzera etortzen dira.
  • Jasotako beira Llodiora eramaten da, beira birziklatzeko dagoen birziklatzeko planta batera.

 

    Bota daitekeena

    • Beirazko botilak: Ardoenak, freskagarrienak…
    • Beirazko poteak: Mermeladenak, barazkienak, lekaleenak, jogurtenak…
    • Beirazko flaskoak: kosmetikarenak, perfumenak…

    Bota ezin dena

    • Ispiluak, Bonbilak, Fluoreszenteak, Ontziteria, Leihoetako kristalak.

    GARRANTZITSUA:

    • Botilak eta ontziak kortxo, tapoi edo estalkirik gabe bota behar dira edukiontzira.

    ERREFUSA (Edukiontzi berdea)

    • Atzeko kargako 1.100 litroko edukiera duten edukiontzi berdeen bitartez egiten da.
    • Bortzirietan, denetara, 332 edukiontzi daude.
    • Astean 4 aldiz biltzen dira Bera eta Lesakan, eta 3 aldiz Arantza, Etxalar eta Igantzin.
    • Bildutako hondakinak Doneztebeko Transferentzia Plantara eramaten dira eta handik Tuteran dagoen El Culebrete plantara.

     

    Bota daitekeena

    • Erratza pasatzerakoan biltzen den zikinkeria.
    • Fardelak eta konpresak.
    • Tiritak eta gasak.
    • Toallitak.
    • Hortzetako eskuila.
    • Bizarra kentzeko edo depilatzeko kutxillak.

    Bota ezin dena

    • Materia organikoa.
    • Papaera eta kartoia.
    • Plastikoak edo metalak.
    • Lorategiko hondarrak.
    • Beira.
    • Elektrogailuak.
    • Etab.

    GARRANTZITSUA:

    • BIRZIKLAGARRIA EZ DENA edo bertze bilketetan biltzen ez dena bakarrik bota behar dugu edukiontzi honetan.
    • Ongi itxi poltsak edukiontzira bota aurretik.

    MATERIA ORGANIKOA (Edukiontzi marroia)

    • Atzeko kargako 1.100 litroko edukiera duten edukiontzi marroien bitartez egiten da.
    • Gure puntuetara ailegatu den azkeneko edukiontzia da. 2015ean sortzaile handiekin hasi ginen, 2016an Lesakan jarri ziren eta gaur egun bortz herrietan zabalduta dugu.
    • Bortzirietan, denetara, 105 edukiontzi ditugu.
    • Astean 3 aldiz biltzen dira
    • Bildutako materia organikoa Doneztebeko Transferentzia Plantara eramaten da eta handik Carcar herrian dagoen konpost plantara.

     

    Bota daitekeena

    • Sukaldeko hondarrak: fruta, barazkiak, haragia, arraina, sukaldatutako janari hondarrak, kafe eta infusio hondarrak, etab.
    • Lorategietako hondarrak: Belarra, hostoak, adarrak, loreak, etab.
    • Baratzeko hondarrak.

    Bota ezin dena

    • Papera eta kartoia
    • Plastikoak edo metalak
    • Beira
    • Elektrogailuak
    • Etab.

    GARRANTZITSUA

    • Materia organikoa beti poltsa baten barrenean bota behar da.

    MATERIA ORGANIKOA (Etxeko konposta)

    • 400 litroko konpostagailuak ditugu zure baratze edo lorategian konposta egin ahal izateko.

    • Mankomunitateak material guztiak debalde uzten dizkizu: konpostagailua, aireztatzailea, 10 litroko ontzia eta konpost gida.

    • Hezitzaile bat ere kontratatua dugu konposta egiteko prozesuan laguntzeko.

    • Lortutako konposta zuretzat da, zure baratze edo loreetan erabiltzeko.

    PILAK

    • Pilak hagitz kutsakorrak dira, beraz hagitz garrantzitsua da behar den tokian botatzea era egokian kudeatu ahal izateko
    • Zerbitzua 1997an jarri zen martxan
    • Biltzen diren pilak Ofipilas enpresaren bitartez kudeatzen dira

     

    Non bota

    • Pilen edukiontzietan
    • Garbigune ttikietan (Arantza, Igantzi eta Etxalar)
    • Alkaiagako Garbigunean
    • Pilak saltzen dituzten saltokietan

     

    Bota daitekeena

    • Pila normalak
    • Botoi pilak

    Non daude pila edukiontziak?

    ARANTZA:

    • Nagusia karrika, baskularen ondoan

    BERA:

    • Sara karrika 1, Bortziriak dendaren ondoan
    • Eztegara 8, autoeskolaren ondoan
    • Itzea 2, Lixoiaren ondoanLegia 43, Rozasen ondoan
    • San Esteban, “Telefónica”

    ETXALAR:

    • Jauregieta, okindegia

    IGANTZI:

    • Karrika nagusia 1, eskola

    LESAKA:

    • Koxkontako bidea, osasun zentroaren ondoan
    • Bittiria 45
    • Ote, Tantirumairu ikastolaren parean

    SUKALDEKO OLIOA

    • Olioa ere hagitz hondakin kutsakorra da. Litro batek 1.000 litro ur kutsatzen ditu.
    • 2011. urtean eskualde osoan gris eta laranja koloreko 16 edukiontzi paratu ziren, erabilitako olioa biltzeko.
    • Olioa edukiontzi hauetan sartu behar da, ongi itxitako plastikozko ontzietan.
    • Alkaiagako Garbigunera ere eramaten ahal da, eta Arantza, Etxalar eta Igantziko Garbigune ttikietan ere uzten ahal da.
    • Biltzen den olioa Ekogras enpresaren bitartez kudeatzen da.

     

    Bota daitekeena

    • Sukaldeko olioa.

    Bota ezin dena

    • Ibilgailuen olio zaharra.

    Non daude olio edukiontziak?

    Arantza:

    • Beheko karrika, bus geltokiaren ondoan.

    Bera:

    • Sara karrika 1, Bortziriak dendaren ondoan.
    • Iturlandeta.
    • Eztegara, Toki Onako aparkalekuan.
    • Itzea, suhiltzaileen parkean.

      Etxalar:

      • Herri sarrerako aparkalekuan.

      Igantzi:

      • Aparkalekuan.

      Lesaka:

      • Eltzeta kalean, Aliprox parean.
      • Bittiria, frontoia gibeleko aldeko aparkalekuan.

      ARROPA

      • Baztango Lagun-Bide Zerbitzuak enpresa sozial eta solidarioaren bitartez biltzen da.
      • Arropa biltzeko gure herrietan edukiontzi txuriak jarri ziren.
      • Alkaiagako Garbigunera ere eramaten ahal da.

       

      Bota daitekeena

      • Arropa, oinetakoak, oihalak, mantak, izarak, etab.

      Non daude arropa edukiontziak?

      ARANTZA:

      • Beheko karrika, bus geltokiaren ondoan.

      BERA:

      • Sara karrika 1, Bortziriak dendaren ondoan.
      • Eztegara, Toki Onako aparkalekuan.

      ETXALAR:

      • Herri sarrerako aparkalekuan.

      IGANTZI:

      • Aparkalekuan.

      LESAKA:

      • Koxkontako bidea, osasun zentroaren ondoan.
      • Bittiria 45.

      OHARRA

      • Eduki ontzietan uzten den guztia poltsetan sartuta izan behar du.

      ATEZ-ATEKO BILKETAK

      • Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak atez-ateko hondakin desberdinen bilketa zerbitzua ere garatzen du.

       

      TRASTE HANDIAK

      • Altzariak, tresneriak, etxetresna elektrikoak, arropa, jostailuak, etabat biltzen dira.
      • Erabiltzaile guztiei bideratuta dagoen zerbitzua da.
      • Bortzirietan ortziraletan egiten da.
      • Aldez aurretik telefonoz deituta zure etxetik pasatuko gara. 672 045 734
      • Doako zerbitzua da eta debekatuta dago Hondakin hauek edukiontzi ondoan uztea.
      • Nahiago baduzu, zuk ere zuzenean eramaten ahal dituzu Alkaiagako Garbigunera

       

      KARTOIA ETA MATERIA ORGANIKOA

      • Sortzaile handiei biderartuta dagoen zerbitzua da; janari-dendak, saltokiak, ostatuak, jatetxeak, bentak, enpresak, etabar.
      • Kartoia astean behin biltzen da eta Ibardinen, udan, astean bitan.
      • Materia organikoa astean 3 aldiz biltzen da.
      • Doako zerbitzuak dira.

      Etxez-etxeko bilketa

      Zure etxean traste zaharrak pilatuak dituzu eta ez dakizu nora eraman?

      Altzariak, tresneriak, etxetresna elektrikoak, arropa, jostailuak…

      Ez atera zabor gunetara eta guri deitu, doako zerbitzua da!

       672 045 734
      bulegoa@bhm.eus

      GARBIGUNE TTIKIAK

      Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea eta horien birziklatze-tasa handitzea da Bortzirietako Hiri Hondakinak Mankomunitateak martxan duen zerbitzu honen helburua. Honela orain arte eskaintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu egin da.

      Modu honetan, kamioia noiz etorriko zain egon beharrean, herritarrek hondakin bereziak edozein momentutan bota ahal izanen dituzte Garbigune ttiki hauetan. Garbigune ttiki hauek hainbat leihatila dituzte eta horietako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen da.

      Hauek dira gunean bota daitezkeen hondakinak:

      Hauek dira gunean bota daitezkeen hondakinak

      • Bateriak
      • Gasolio eta olio filtroak
      • Bonbilak eta fluoreszenteak
      • Erradiografiak
      • Pilak
      • Fitosanitarioak
      • Garbiketa produktuak
      • Sakeleko telefonoak edo mugikorrak
      • Tonerrak eta inprimagailuen tinta-kartutxoak
      • Gailu elektrikoak eta elektronikoak
      • Olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan)
      • Kutsatutako ontziak
      • Pinturak
      • CD eta dvdak
      • Aerosolak edo espraiak
      • Kolak eta silikonak

      Non daude Garbigune Ttikiak

       Arantza:

      • Beheko karrika, bus geltokiaren ondoan.

      Etxalar:

      • Herri sarrerako aparkalekuan.
      • Igantzi:

        Aparkalekuan.

      Adi! Leihatila bakoitzak kartel bat du bertan bota behar den hondakinaren izena eta irudiarekin. Begiratu ongi eta ez nahasi hondakinak faborez!

      BIRZIKLATU, gauza bakoitza bere tokian!

      GARBIGUNEA

      • Bortzirietako Hiri hondakinen mankomunitateak garbigunea bat dauka Lesakako Alkaiaga auzoan kokatutako nabe batean.
      • 2019. urtean ireki zen eta hasiera-hasieratik arrakasta handia izan duen zerbitzua da.
      • Bertan hainbat hondakin biltzen dira: egurra, txatarra, plastikoak, obra ttikien hondakinak, kartoia, elektrogailuak, butano bonbonak, su-itzalgailuak, arropa, pintura, garbigeta produktuak, olioak, pilak, bonbillak, etabar.
      • Etxalar, Igantzi eta Arantzako garbigune ttikietan bildutako hondakinak eta atez ateko traste zaharren bilketan bildutakoak ere hemen sailkatu eta biltegiratzen dira.
      • Bortzirietako bizilagunak aukera dute bertarino euren etxeko hondakin bereziak eramateko zehaztutako ordutegian.

      BIGARREN ESKUKO MERKATU TTIKIAK

      • Garbigunea ireki zenetik, ailegatzen ziren objektu aunitz egoera onean zeudela eta oraindik erabiltzeko moduan zeudela ikus genuen.
      • Hori dela eta, ongi dauden objektu hauekin bigarren eskuko merkatu ttikia antolatzea erabaki genuen.
      • Merkatu hau 2021ean sortu zen eta egunero jende aunitz hurbiltzen da.
      • Horrela, hondakin gutxiago sortzen ditugu eta ongi dauden gauzei bigarren bizitza izateko aukera ematen diegu.
      • Bertan altzariak, bizikletak, jokoak, ispiluak, liburuak eta hainbat gauza aurkitzen ahal dituzu.
      • Objektu horiek hagitz prezio merkea dute, eta lortzen den diruarekin funts txiki bat sortu da Bortzirietan eginen diren ingurumen- edo gizarte-ekintzetan erabiltzeko. Horrela, hondakinen sorrera murrizteaz gain, Bortzirietako bizilagunei itzuliko zaien etekina lortzen da.

      Garbigunea

      Zubiondo jatetxearen parean

      Astelehena eta ortzeguna

       Eguerdi eta arratsaldetan

      12:00-19:00 h

      Asteartea, asteazkena eta ortziralea

       Eguerditan

      12:00-15:00 h

      Larunbatetan

      Hileko azken larunbatean

      Goizetan

      09:00-13:00 h

      MANKOMUNITATEAREN ESKAINTZA

      • Mankomunitateak hainbat material ditu bere erabiltzaileei uzteko.
      • Honen helburuak honako hauek dira:
        • Hondakinen sorrera murriztea
        • Sortzen diren hondakinak bereiztea eta birziklatzea
        • Mankomunitateko erabiltzaileak laguntzea sortzen dituzten hondakinak kudeatzen

      Berrerabiltzeko edalontziak, platerak, mahai-tresnak, pitxerrak, erretiluak eta ontziak

      Helburuak:
      • Behin-erabili-eta-bota motako plastikozko materiala erabiltzea ekidatzea.
      • Sortzen diren hondakinak murriztea.
      Non erabili:
      • Herriko besta eta ospakizunetako otordu herrikoietan eta ostatu eta txozna eremuetan.
      • Erabiltzeko: Eskaera orria bete. Bertan erabilpenaren baldintzak zehazten dira.
      Eskaintza guztia birziklatutako materialarekin egina dago.
       
      Mankomunitatearen eskaintzak

      Edukiontziak

      Ospakizun, besta edo jende aunitz bildu behar duen edozein motako ekitalditarako mankomunitateak bere edukiontziak eskaintzen ditu. Eskaintzen diren edukiontziak hauek dira:

      • Ontzi arinen edukiontziak (horiak): Kalean jartzeko edukiontzi handiak eta antolakuntzak erabiltzeko bi gurpileko edukiontzi txikiak (120 eta 360 litrokoak)
      • Paper-kartoiaren edukiontziak (urdinak): Kalean jartzeko edukiontzi handiak eta antolakuntzak erabiltzeko bi gurpileko edukiontzi txikiak (120 eta 360 litrokoak)
      • Materia organikoaren edukiontziak (marroiak): Kalean jartzeko 4 gurpileko edukiontzi handiak eta antolakuntzak erabiltzeko bi gurpileko edukiontzi txikiak (tamaina desberdinetakoak)
      • Errefusa edukiontziak (berdeak): Kalean jartzeko 4 gurpileko edukiontzi handiak eta antolakuntzak erabiltzeko bi gurpileko edukiontzi txikiak (120 litrokoak)
      • Beira edukiontziak (horiak): Kalean jartzeko edukiontzi handiak eta antolakuntzak erabiltzeko bi gurpileko edukiontzi txikiak (120 litrokoak).
      Helburuak:
      • Sortzen diren hondakinak behar den bezala bildu eta sailkatzea.
      Non erabili:
      • Ospakizun, besta eta ekitaldi jendetsuetan.
      • Erabiltzeko: Mankomunitateari eskaera egin. Jarri harremanetan.
      Erabilera dohainekoa da

      Birrintzailea

      Mankomunitatea gailu hau eskaintzen du kimatze lanetan sortutako hondarrekin  egur txirbila egiteko.

       

      Helburuak:
      • Egur txirbila sortu konposta egiteko.
      • Materialaren bolumena txikitu garraioa erratzeko.
      Non erabili:
      • Lorategi eta zuhaiztiak.
      • Erabiltzeko: Mankomunitateari eskaera egin. Jarri harremanetan.
      Erabilera dohainekoa da!