Finantzaketa 2023ko Hondakin Funtsaren bi lerrotatik dator; Etxekoen urteko fluxua eta Etxekoen urte anitzeko fluxua

Gaur egun 30 euroko kanona ordaintzen da zabortegira botatzen den etxeko hondakinen tona bakoitzeko. Kanon hori batez ere errefuxa edukiontzian bildutako hondakin nahasietatik dator, eta Hondakinen Mankomunitateek hiru hilean behin ordaindu behar dute.
Kanon horren bidez bildutako diruarekin, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hondakinen funtsa elikatzen du. Funts hori, gero, mankomunitateentzako dirulaguntza deialdi bat egiteko erabiltzen da.
2023an, Bortzirietako Mankomunitateak proiektu bana egin zuen, eta 2023ko Hondakinen Funtseko bi ildotan eskatu zuen dirulaguntza: Etxekoen urteko fluxua eta Etxekoen urte anitzeko fluxua.

Etxekoen urteko fluxa

Etxekoen urteko fluxuaren barruan, 86.520,45 euroko dirulaguntza onartu zen, eta ekintza ugari egin dira:

  • Hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio kanpaina – Baxera berrerabilgarria
  • Erosketa jasangarriari eta erosketa-saskian ontziak murrizteari buruzko kanpaina
  • Josgintza tailerra
  • Ezagutza bidezko sorkuntza kanpaina (KAYT) – Errefusa
  • Ezagutza bidezko sorkuntza kanpaina (KAYT) – Ontzi arinak
  • Industraldeetan etxeko hondakinekin pareka daitezkeen hondakinak sortzeari buruzko azterlana
  • Materia organikoaren gaikako bilketa hobetzeko kanpaina
  • Materia organikoari akonpainamendua
  • Ikasleak sentsibilizatzeko kanpaina – Gongorako HHTZ-ri bixita
  • Beiraren gaikako bilketa hobetzeko kanpaina
  • “Ez gelditu zalantzarekin! Ikasi jolastuz / No te quedes con las dudas! Aprende jugando” kanpaina
  • Formakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa web-orriaren eta sare sozialen bidez
  • Formakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa Mankomunitatearen egutegiaren bidez

Etxekoen urte anitzeko fluxua

Etxekoen urte anitzeko fluxuari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 190.077,19 euroko dirulaguntza onartu zuen honako ekintza hauetarako:

  • Bortziriak, Baztan eta Malerrekan ontzi arinak eta paper-kartoia biltzeko kamioia
  • Garbiguneko bigarren eskuko merkatu ttikirako apalak
  • Sortzaile handietan ontzi arinak eta paper-kartoia biltzeko edukiontziak
  • Sarraila duten errefusa biltzeko edukiontziak
  • Kamioi flota kudeatzeko 2 sistema