Loading 0%

Finantzazioa 2025eko Hondakin Funtsaren Etxekoen urteko fluxutik dator.

Gaur egun 30 euroko kanona ordaintzen da zabortegira botatzen den etxeko hondakinen tona bakoitzeko. Kanon hori batez ere errefuxa edukiontzian bildutako hondakin nahasietatik dator, eta Hondakinen Mankomunitateek hiru hilean behin ordaindu behar dute.

Kanon horren bidez bildutako diruarekin, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hondakinen funtsa elikatzen du. Funts hori, gero, mankomunitateentzako dirulaguntza deialdi bat egiteko erabiltzen da.

2025ean, Bortzirietako Mankomunitateak proiektu bat aurkeztu zuen eta dirulaguntza eskatu Etxekoen urteko fluxuan, ondoko ekintza hauek burutzeko:

  • Materia organikoari akonpainamendua
  • Hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio kanpaina – Baxera berrerabilgarria eta ekitaldi jasangarriak
  • Materia organikoaren eta ontzi arinen bereizketa eta birziklapena hobetzeko kanpaina (etxez etxeko kanpaina, poltsa horiak banatzea, edukiontzi horietarako itsasgarri berriak diseinatu eta inprimatzea, informazio-gutuna bidaltzea, iragarkiak Xorroxin Irratian, etab.)
  • Traste handien kudeaketa egokia egiteko kanpaina
  • Formakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa web-orriaren eta sare sozialen bidez
  • Formakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa Mankomunitatearen egutegiaren bidez