Loading 0%

Urtero bezala, Bortzirietako Hondakinen Mankomunitatearen agenda hainbat jardueraz beteta dator

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak parte hartuko du aurten ere Hondakinen Prebentzioaren Europako Astean. Kontinente osoak bat egiten du sortzen ditugun hondakinak murriztearen garrantziaz herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.

Azken 5 urteetan, Bortzirietan, helburu hori lortzetik urrun, % 5,64 gehitu dira hondakinak. 2020an 4.330 tona hondakin bildu ziren guztira, eta 2024an 4.574 tona.

Kostuak handitzea

Hondakinen sorrera handitzearen ondorioz, Mankomunitateak bere baliabideak handitu behar izan ditu, langile berriak kontratatuz eta kamioi eta edukiontzi gehiago erosiz. Horrek guztiak gastu handiagoa eragiten dio Mankomunitateari, eta horrek zuzenean eragiten du Bortzirietako bizilagunei kobratzen zaien tasan.

Horregatik, hagitz garrantzitsua da egunero sortzen dugun hondakin kopurua murriztea. Ingurumenaren kalitatea hobetzeaz gain, poltsikoa urratzen jarraitzea saihestuko du.

Europako Prebentzioaren Astea 2025 Bortzirietan

Aurten, Mankomunitateak hainbat jarduera antolatu ditu:

  • Bisitak Garbigunera eta Garbigune Ttikietara ikasleekin: Ikastetxe guztiak gonbidatu dira Alkaiagako Garbigunea edo Arantza, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Garbigune Ttikiak bisitatzera. Bisita horietan, Mankomunitateak bertan biltzen diren hondakinekin egiten duen kudeaketa azalduko zaie, eta bereziki azpimarratuko da hondakinen sorrera murriztea. Gainera, bukatzerakoan, kantinplora bat emanen zaie, plastikozko botilen hondakinak sortzea saihesteko.
  • Erosketa-saskian hondakinak murriztea: Mankomunitateko akonpainamendu-agentearen bidez, erosketa iraunkorragoa sustatuko da, material berrerabilgarriak erabiliz, hala nola tupperrak harategietan eta arrandegietan, edo poltsa berrerabilgarriak gainerako saltokietan.
  • Elikagaien xahuketa murriztea: Bortzirietako jatetxe guztiekin harremanetan jarri gara elikagaien xahuketa murriztearen garrantzia gogorarazteko. Gainera, tupper konpostagarriak eman zaizkie, bezeroei soberakinak etxera eramateko aukera eskaintzeko.

Gainera, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak sustatutako bi kanpainatan parte hartuko da:

  • Ni ez naiz ezkutatzen, gardena naiz: ostalaritza-establezimendu guztiekin kanpaina bat eginen da, eta bertan lan eginen da errefusa edukiontzian (berdean) botatzen diren hondakin bakarrak birziklatu ezin direnak izan daitezen.
  • Tamaina handiko hondakinekin… ez izan gaizkilea: tamaina handiko hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta horiek kalean botata ez uzteko kanpaina. Bortzirietan, kanpaina hau Mankomunitatea osatzen duten 5 udalerrietan egingo da.