Zerbitzu honetan egunero etxean sortzen ditugun hondakin kutsagarri txikiak bilduko dira
Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak bere zerbitzuak hobetzeko lanean jarraitzen du. Kasu honetan, Garbigune Ttiki berria jarri da Lesakan, suhiltzaileen parkearen ondoan. Bertan, hagitz kutsagarriak diren eta edukiontzietan bota ezin diren etxeko hondakin txikiak bilduko dira.
Mankomunitateak utzitako hondakinak bildu eta Garbigunera eramango ditu, eta han behar bezala kudeatuko dira.
Inaugurazioa
Joan den irailaren 18an, Lesakako Tantirumairu ikastolako haurren bisita jaso genuen, eta interes handia erakutsi zuten zerbitzu berriak nola funtzionatuko zuen eta zer hondakin bota ahal izango ziren jakiteko.
Gainera, zigilua kentzen eta Garbigune Ttikia inauguratzen lagundu ziguten, beraz, dagoeneko eskuragarri dago Lesakako herritar guztiek erabili ahal izateko.
Onartutako hondakina
- Aerosolak (likidoarekin)
- Gasolio/olio filtroak
- Pinturak
- Bateriak
- Kolak eta silikonak
- Radiografiak
- Bonbillak, fluoreszenteak
- Kutsatutako ontziak
- Toner, inpresorako tintak
- CDak, DVDak
- Olio bejetala
- Tresna elektrikoak eta elektronikoak
- Fitosanitarioak
- Olio minerala
- Garbiketa-produktuak
- Pilak
Eskertuko genizueke hondakinak ondo bereizi eta dagokien lekuan uztea, Mankomunitateko langileen lana errazteko. Bertzela, denbora aunitz behar da hondakin txiki horiek banan-banan bereizteko, gero behar bezala kudeatu eta birziklatu ahal izateko.
Ontzi hutsak ez
Plastiko, metal edo brick ontzi hutsak edukiontzi horira bota behar dira, orain arte bezala. Barruan likidoa duten aerosolak, pintura duten potoak, garbiketa-produktuak dituzten ontziak eta abar baino ez dira utzi behar Garbigune Ttiki honetan.
Zerbitzu berri honekin ontziek duten produktu kutsatzailea kudeatu nahi da, ez ontzia bera. Hutsik badaude, edukiontzi horira.

