Loading 0%

MOVISAT eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak hondakinen bilketaren kudeaketa hobetu eta eguneratzeko batu egin dira EcoSAT plataformaren ezarpenari esker.

Proiektu berri honen onuradunak 5 herrietan bizi diren 8.500 inguru biztanleak izanen dira. Zerbitzuen digitalizazio eta hondakinen materien kudeaketaren inguruan Mankomunitateak berme guztiekin egiten duen apustua da.

Inguru giroaren MOVISAT bertikalarekin, Mankomunitateak kudeaketa eredu adimentsua ezartzen du, ibilgailuak egiten dituzten aktibitate guztiak planifikatu, kontrolatu eta ziurtatzeko, honela zerbitzua egiterako orduan eraginkorragoa izateko eta prozesuak automatizatzeko.

Plataformak, kudeaketa integrala izateko, modulu desberdinak izanen ditu; EcoRutas eta bere kartografiari esker, bilketa ibilbidea optimizatzeko aukera izanen da momentuan, ibilgailuak kokatzekoa eta zerbitzuaren konplitze maila ikusteko. Aldi berean EcoMovil bat izanen dute; App honekin gertaturiko inzidentziak erregistratzeko aukera izanen dute eta hauen jarraipena egin ebazpena eman arte.

MOVISAT konponbide teknologien ezarpenaren bitartez, Nafarroako Hondakin Fondoarengatik diruz lagundutako proiektua, Mankomunitateko herrien  inguru giro politikak indartu nahi dira, biztanleen bizi kalitatea hobetu eta eraginkorra eta jasangarria den kudeaketa eredua garatu, Smart Cities-en helburu nagusietako bat.