Loading 0%

Aurreko urteetan bezala, Bortzirietako Mankomunitateak 2023ko egutegia prestatu du, laster eskualdeko etxebizitza guztietan banatuko dena. Garbigunean, mankomunitatean edo udaletxean ere egongo dira aleak, jaso ez dituzten guztientzat.
Aurten, anitz nabarmendu dira garbiguneari buruzko berrikuntzak, batez ere irekitze-ordutegi zabalari dagokionez. Gainera, beti bezala, hilero gehitu da etxez etxe tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren telefonoa, eta hondakinen bereizketari, baratzeari eta ilargiari buruzko informazioa.
Eta berrikuntza gisa, deia egin zen egutegirako Bortzirietako argazkiak bidali nahi zituztenek aukera izateko. Mankomunitatetik oso pozik gaude neurri honek izan duen harrera onarekin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu argazkiak bidali dizkiguten guztiei, bertze urte batez egutegi polita eta ikusgarria izaten lagundu digutelako.