Loading 0%

Urtero bezala, Bortzirietako Hondakinen Mankomunitatea 2024ko egutegia prestatzen ari da, eskualdeko etxe guztietan banatuko dena. Egutegia polita eta erakargarria izateko, urtero inguruko jendeak uzten dizkigun Bortzirietako irudiak jartzen dira.

Irudien formatua horizontala izanen da, 33 x 24 cm-ko tamaina izanen dute (gutxieneko tamaina: A4, 30 x 21 cm), eta Bortzirietakoak izanen dira, eta lekua identifikatu beharko da. Paisaiak, natura, txoko politak, jaiak, ohiturak eta abar izan daitezke. Pertsonak agertzen badira, horien baimena aurkeztu beharko da irudiak argitaratzeko.

Interesatuek euren argazkiak bidali ahal izango dituzte teknikaria@bhm.eus helbide elektronikora, edo Mankomunitatearen bulegoetan aurkeztu, Etxalarren, 8:00etatik 15:00etara. Irudiak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n bukatuko da.