Loading 0%

Hondakinak prebenitzeko Europako astearen barne, azaroan zehar, Hiri Hondakinen Mankomunitateak, hondakinak murrizteko helburuarekin, arraindegira joaterakoan erabiltzeko tuperren banaketa eginen du. Banaketa honekin, batez ere plastikozko poltsen erabilera murriztu nahi da.

Horrelako tuper bat lortu nahi baduzu, zure ohiko arraindegian eskatu eta tuperra emanen dizute hurrengo erosketetan erabiltzeko.

Gainera tuperren erabilerarekin, zure erosketa musutruk ateratzen ahal zaizu!

Informazio gehiago: bulegoa@bhm.eus / 948 635 254

Hondakinik onena, sortzen ez dena!