Loading 0%

Erosketetan hondakin guttiago sortzeko kanpaina berria abian da.

Hirusta Hezkuntza Zerbitzuak enpresaren bitartez, bihartik aitzinera Bortzirietako herri guztietan izanen gara aholkuak eta iradokizunak ematen erosketak egiterako orduan ahalik eta hondakin guttien sortzeko. Bi hezitzaile jarriko dira honekin batera bidaltzen dizuedan kartelean adierazitako leku, egun eta orduetan. Jendearekin zuzenean solastuko dira hondakinen, gainbilgarriaren eta abarren arazoez kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, eta egoerari buelta emateko guk banaka egiten ahal ditugun gauzetaz.

Opariak ere izanen dira! Hala nola, harategira edo arraindegira joateko tupperrak, frutak eta barazkiak erosteko saretxoak, poltsa berrerabilgarriak, kantinplorak, etab.