Baztango Udal, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateko Hondakin Sailetik Nafar Gobernuko zenbait eragilerekin batera eta bertako komertzioekin elkarlanean HONDAKINEN PREBENTZIOA bulkatzeko kanpaina bat jarri nahi dute martxan.
Kanpaina honekin bailaran sortzen ditugun HONDAKINAK MURRIZTU nahi dira PREBENTZIOAN oinarrituta. Honetarako poltsa berrerabilgarriak banatuko dira eta hauen erabilpena erosketa bono zozketen bidez sarituko da.