2022an zehar, zailak edo konplexuak izateagatik zabortegira eramaten ari ziren hondakinak birziklatzeko kudeatzaile berriekin akordioak egin dira. Horrela, gaur egun badira hondakin mota berriak bereizita uzteko edukiontziak, hala nola kafe-kapsulak, kristal laua, ispiluak eta plastikoak.
Kafe-kapsulak plastikozkoak edo metalezkoak izan daitezke, eta ez dira bereizi behar.
Kristalen eta ispiluen kasuan, garrantzitsua da osorik izatea, hautsi gabe ahal baldin bada.
Plastikoei dagokienez, edukiontzi horietan utzi behar ez diren objektu ugari biltzen dira, ez baitira ontziak, hala nola fruta-kutxak, hodiak, bidoiak, edukiontziak, garrafak, loreontziak, aulkiak, mahaiak, pertsianak, poliexpan kaxa handiak, etab.