Loading 0%

Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen “Hondakinen Funtsa” deituriko dirulaguntza baliatuz hondakinen sorrera murrizten lagunduko duen joste ikastaroa antolatu dute bi entitateek “Lagun Bide Zerbitzuak” enpresa sozialaren bitartez.

Azaroa eta abenduko astearteetan Baztanen eta ortzegunetan Bortzirietan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Bortzirietako Garbigunean eta Elizondoko Arizkunenean eginen diren saioetan, arropen bizitza luzatzen ikasteko joste oinarrizko konponketak erakutsiko dira “Lagun Bide Zerbitzuak” enpresa sozialaren eskutik. 8 saio izanen dira bakoitzean, urriaren 31an Baztanen eta azaroaren 2an Bortzirietan hasita.

Tailer hauen helburua, erran bezala, hondakinen prebentzioa sustatzea da: arropen oinarrizko konponketak egiten ikasi eta erabiltzen ez ditugun jantzi eta oihalei aukera berriak eskeiniz, hauen bizi iraupena luzatzea da. Hondakin bihurtu aitzin aukera berriak bultzatuz.

Ikastaroak debalde izanen dira eta izen emateak urriaren 27a baino lehen egin behar dira honako bide hauek erabiliz:

Baztanen:

  • hondakinak@baztan.eus helbidera idatziz edo       
  • 667808539 telefonora deitu edo whatsapa bidaliz

Bortzirietan:

  • teknikaria@bhm.eus helbidera idatziz edo
  • 662078400 telefonora deituz edo whatsapa bidaliz

Tailerra 12 pertsonendako bideratua da eta plazak inskripzio ordenaren arabera beteko dira.