Loading 0%

Dirulaguntza 47.830,95 € eta 37.590,93 €-ko bi proiektutan banatzen da, hurrenez hurren eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskutik jaso du.

Europar Batasunaren Next Generation funtsen eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) bidez onartu ziren hondakinen araudia ezartzen laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak.
Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak bi proiektutarako eskatu zuen dirulaguntza: bata, materia organikoaren gaikako bilketa hobetzeko, eta, bertzea, bilketa-instalazioak hobetzeko, hala nola garbiguneak.


Materia organikoaren gaikako bilketaren hobekuntza
Proiektu horretan, 2023ko udazkenean jasotzea espero den bilketarako kamioi berri bat eta 2022an eskuratu ziren 100 etxeko konpostagailu erosteko dirulaguntza eskatu zen.
Bi jarduera horietarako emandako dirulaguntza 47.830,95 €-koa izan zen.


Hobekuntzak bilketa-instalazioetan
Bilketa-instalazioak hobetzeko proiektuari dagokionez, 30 m3-ko 5 edukiontzi erosi ziren Alkaiagako Garbigunerako, bilketa berrietarako kartelak diseinatu eta inprimatu ziren, hala nola plastikoak, poliexpan, kristal laua edo kafe-kapsulak, eta EcoSat Punto Limpio aplikazioa jarri zen, garbigunean hondakinen sarrera eta irteera guztien kontrol eta jarraipen hobea egiteko. Gainera, 3 Garbigune Ttiki erosi ziren Arantza, Etxalar eta Igantzirentzat.
Proiektu honetarako emandako dirulaguntza 37.590,93 €-koa izan zen.
Egindako jarduera guztien helburua Bortzirietan sortutako etxeko hondakinen kudeaketa hobetzea da, errefusa edukiontzietan nahastuta botatzen diren hondakinen kopurua murriztuz eta gaikako bilketak handituz eta hobetuz.
Alde horretatik, Bortzirietako Mankomunitatetik gogorarazi nahi dugu hagitz garrantzitsua dela jatorrian behar bezala bereiztea, hau da, etxetik, gero hondakinak behar bezala birziklatu ahal izateko. Horregatik, oraindik materia organikoaren gaikako bilketan parte hartzen ez duten guztiak animatu nahi ditugu. Horretarako, bi zerbitzu dituzte: edukiontzi marroia eta etxeko konpostajea.
Bertzalde, Garbigunearekin eta Arantzako, Etxalarko eta Igantziko Garbigune Ttikiekin lotutako zerbitzu berriak martxan jartzean, instalazio horien bidez kudeatutako hondakinen gaikako bilketaren ehunekoak hobetzea eta handitzea espero da. Gainera, gogorarazi nahi dugu Bortzirietako biztanleei lana errazteko, Alkaiagako Garbigunearen ordutegia luzatu dela, eta orain honako hau dela:

  • Astelehen eta ostegunetan: 12:00etatik 19:00etara
  • Astearte, asteazken eta ostiraletan: 12:00etatik 15:00etara
  • Hileko azken larunbatean: 9:00etatik 13:00etara